CEiA

1988. urtean sortu zen CEiA, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea SA, eta ordutik ekintzaileei eta enpresei zenbait laguntza-zerbitzu eskaintzen die enpresa-ekimenak sustatzeko eta horien gauzapena bultzatzeko helburuarekin.

Gaur egun, CEiA-k tresna dinamizatzaile moduan lan egiten du gure ekoizpen-ehunean enpresa-proiektu berriak sartzeko. Gure helburua proiektu horien geroari ahalik eta arrakasta-berme handienekin aurre egitea da, betiere berrikuntzarekiko eta lehiakortasunarekiko konpromisoarekin.

Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez), Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak hartzen dute parte CEiAn.

Europar Batasuneko DG XVI Zuzendaritzak (Eskualdeko Politiken Zuzendaritza Nagusia) homologatzen du CEiA, eta Enpresa eta Berrikuntzaren Zentroen Europako Sarean (E.B.N.) eta estatu mailan CEEI sarean dago (ANCES).

Eraikinaren kanpoaldeko xehetasun bat.
CEiA Eraikina - Albert Einstein kalea, 15. zk.- Arabako Teknologi Parkea- 01510 Miñao (Araba)
Telefonoa: 945 29 82 82 - Faxa: 945 29 87 10 - ceia@ceia.es