2015, Azaroa 7

YUZZ 2017

Santander YUZZ Gazteak Ideiekin Programaren seigarren edizioa hasi da BIC Araban, hamar proiektu berritzaile aukeratu ondoren. CISEk (Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroa) sustatzen du Santander YUZZ programa, eta Espainiako berrogeita hamar zentrotan egiten da; horietako bat, Yuzz Araba da, eta lurralde honetan BIC Arabak eta Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak koordinatzen dute SPRIren laguntzarekin.

18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta programa honen bidez, bost hilabeteko laguntza (2016eko urtarriletik 2016ko maiatzera arte) trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen da ideia berritzaileetan oinarritutako negozio-planak gauzatzeko. Ideia horiek teknologia oinarria dute eta lehiaketan parte hartzeko hautatutako gazteen proposamenak dira.

YUZZek, bere zentroetan, lan-eremu bat jarriko du parte-hartzaileen esku entitate laguntzaileek lagatako instalazioetan YUZZ Araba Zentroa BIC Araban dago, trebakuntza eta aholkularitza jarduerak gauzatzeko beharrezkoak izango dituzten azpiegiturekin eta ekipamenduarekin.

Gainera, tutoretza eta diziplina anitzeko aholkularitza programak jaso ditzakete, eta parte-hartzaile bakoitzak laguntza pertsonalizatua izango du. Tutoreak, enpresa berritzaileetako edo oinarri teknologikoko enpresetako negozio-planetan esperientzia luzea dute, eta ekintzaileen ekintzailetzari laguntzen diote, etengabeko arreta eskainiko diete eta negozio-plana egiten orientatu dituzte.

YUZZ programaren bidez, parte-hartzaileek aditu-sare zabala izango dute. Enpresa munduko zenbait profesionalek, hainbat irakaslek eta berrikuntzan eta ekintzailetzan aditu diren hainbat ikertzailek osatzen dute aipatutako sarea. Lurralde nazionalean banatutako 200 adituk osatzen dute aipatutako sarea, eta parte-hartzaileei irakasle edo profesional moduan duten esperientzia erakutsiko diete hitzaldien, eskolen, tailerren edo beste trebakuntza jarduera batzuen bidez. Eskaintzen zaien enpresa-sorrera eta -kudeaketari buruzko trebakuntza ekintzaile batzuen kasu praktikoetan oinarrituta dago, eta ekintzaileak berak izan beharreko gaitasun eta abileziak irakasteko helburua du.

Hiru proiektu nazional onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat.

Bertako sariei esker gazteek Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango dute, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu dezaten. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte.

Gainera, Arabako lehengo hiru hautatuek BIC Arabako instalazioetan 5 hilabetez eremu bat izango dute erabiltzeko moduan eta doan, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.

BURUTUTAKO JARDUERAK:

12/01/2017 Santander YUZZ 2017 Programaren Aurkezpena

17/01/2017 Bertako adituarekinn jarduera: Ainhoa Cid (Karten Space).

PARTEKATU