Emprende

Instalazioak

CEiAk Arabako Teknologia parkean eraikin bat du. Eraikin horrek 2.700 m2 ditu eta oinarri teknologikoko enpresa berritzaile berriak inkubatzen dira hantxe.

Bi pabiloi ditu instalazioak eta 85 eta 200 m2 dituzte; industria-jarduerak burutzen dituzten enpresentzat dira.

Goiko bi solairuetan bulegoak daude; 20 eta 100 m2 bitarteko eremuetan banatzen dira, enpresek, bai hasten direnean, bai garapen faseetan, dituzten beharren arabera.

Coworking eremu bat ere badago; leku horretan, hasierako fasean diren profesional eta enpresek bulego bat izango dute beste batzuekin batera eta bulegoak enpresa-ibilbidea hasteko behar dituzten zerbitzu guztiak ditu (helbideratzea, postontzia, elektrizitatea, wifi, etab.).

Gainera, enpresek erabiltzeko moduko zenbait eremu komun daude, hala nola, bilera aretoak, ekintzaileen aisialdirako edo bileretarako aretoak, jantoki txiki bat, etab.

Bilkuren aretoa
CEiA Eraikina - Albert Einstein kalea, 15. zk.- Arabako Teknologi Parkea- 01510 Miñao (Araba)
Telefonoa: 945 29 82 82 - Faxa: 945 29 87 10 - ceia@ceia.es

Valid XHTML 1.0 Transitional   Azken eguneraketa: 2013-05-20 09:23:48