Evolersek udako “Gazte Ekintzaileak” kanpusa antolatu du Gasteizen
Ekitea ez da bakarrik lan aukera bat. Pentsatzeko, arrazoitzeko eta balio ekonomiko zein soziala sortzeko gaitasuna da.
Ekintzailetasun iniziatibak, gizarte esparru guztietan eragina dauka, gazteen artean bereziki, ahalmen sortzaile, berritzaile, ekintzaile espiritukoak eta abenturazaleak baitira.
Evolersen helburu nagusienetako bat gazte eta nerabeen artean gaitasun ekintzailea garatzea da. Hau honela, gazteek bidean aurkitu dezaketen oztopoak, beraienganako konfiantza eta autonomia lortzea da xedea.Gainera, jarrera ausartak, ziurrak eta gizarte aldaketa eragiten dituztenak bultzatzea espero da, sormen gaitasuna, arriskuak onartu, motibazioa landu, lehiatzeko trebetasuna eta negoziazioaren bidez.
Uda honetan, Evolersek “Gazte ekintzaileak” kanpusa Gasteizen antolatu du. Ikastaro hau 12 eta 14 urte arteko gazteentzat zuzenduta dago eta ekainaren 25etik uztailaren 20rarte egongo da, astebeteko lau txanda ezberdinetan antolatuta, 9etatik 14ak arte.
Bertan, gazteek ekintzailetasunarekin harremana duten gaietan hausnartzeko aukera izango dute, tailer eta dinamika batzuk egiten dituzten bitartean primeran pasatuz!! Honetaz aparte, Gasteizko ekintzaile eta negozioen esperientzia ezberdinak ezagutuko aukera izango dute.