Emprende

RSS Albistea

Optimitivek EIBT marka lortu du

Optimitivek EIBT marka lortu du
[2012/07/18]
CEIAko Optimitive S.L sozietateak, Estatuko beste 6 enpresarekin batera, EIBT (Oinarri Teknologikoko Enpresa Berritzailea) marka lortu du. Europako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa (CEEI - ANCES) Elkarte Nazionalak ematen du aipatutako adierazpena eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak onartzen du. I+G arloan egindako jardueragatik lortu du marka hori.

EIBT markaren bidez, Espainiako enpresa teknologiko eta berritzaileei egiten duten lana onartzen zaie eta kalitate zigilu bat da teknologia berrikuntza handiko enpresentzat. Beraz, zigilu horren bidez Optimitive sozietateak I+G+b arloan egiten duen lana onartu eta saritu dute.

EIBT marka emateko, ANCESek aztertu egiten du oinarri teknologiko enpresa hautagai bakoitza eta EIBTren definizioan sartzeko moduko parametroak betetzen duten edo ez zehaztuko du; hona hemen parametro horiek: “balio erantsi handiko ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzten antolakundeak, produktu berriak edo eta ekoizpen prozesu berritzaileak diseinatzearekin, garatzearekin eta ekoiztearekin konpromisoa dutenak; horretarako, ezagutza zientifiko eta teknikoko sistematika aplikatuko dute. Antolakunde horiek batez ere sektore estrategikoetan egingo dute lana, hala nola, informatika, komunikazioak, doitasun-mekanika, bioteknologia, kimika fina, elektronika, etab.”

Kalitate zigilu honen oinarria CEEI izenekoak dira, “Zientzia- Teknologia- Enpresa – Gizartea” sistemaren oinarrizko elementu gisa. Batzorde batek ebaluatuko ditu enpresa parte-hartzaileak. Batzorde horretan ondokoek hartu dute parte: ANCESko Zuzendaritza Batzarreko kide batzuk, CDTI eta ENISAko kide batzuk eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko kide batzuk. Urte honetatik aurrera, gainera, negozio eskoletako zenbait aditu (IESE, ESADE, etab.) ere Batzorde horretan parte hartzera gonbidatu dituzte.

CEiA Eraikina - Albert Einstein kalea, 15. zk.- Arabako Teknologi Parkea- 01510 Miñao (Araba)
Telefonoa: 945 29 82 82 - Faxa: 945 29 87 10 - ceia@ceia.es

Valid XHTML 1.0 Transitional   Azken eguneraketa: 2013-05-20 09:23:48